Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-02-27

Aginagako bertso afaria eta Bertsoaroako bertsoak Hitzetik Hortzeran

Aginagako bertso afaria eta Bertsoaroako bertsoak Hitzetik Hortzeran
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia bertsolari eta Biba Zuek programako aurkezleak izango dira aste honetako gonbidatuak.

Jexux Mari Irazu

Usurbilgo Aginaga auzoko bertso afaria eta Bertsoaroko Iruñeko jaialdia dakartza aste honetan Hitzetik Hortzeran. Aginagan Nerea Elustondo, Julio Soto eta Andoni Egaña aritu ziren bertsotan, Alberto Pikabea zen gai-jartzaile zela. Iruñean, Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Alaia Martin, Sarai Robles eta Julio Soto, Maialen Belarrak gaiak jarrita. 



Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus gonbidatuak
ETBko Biba Zuek saioa 1000. programara iritsiko da martxoan. Ospakizun berezi horren aurretik Mirari Martiarena ETBren Miramongo egoitzan izan da Biba Zuek saioaren zirrikituak ezagutzeko; bertan, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia bertsolari eta aurkezleekin elkartuko da aste honetako programan.



Biba Zueken bertsolaritzak duen presentziarei buruz ere arituko dira. Adibidez, Biba Zuek hasteko bertso bat kantatzen dute edo kolaboratzaileen artean dituzte Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariak eta lehen baita, Xabier Amuriza ere. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak bestelakoan bertsolaritzarekin duten harremanari buruz hitz egiteko tartea ere hartuko dute.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu