lehen finalaurrekoa Narbaizan 2025-03-03

Lautadako '4 gara' taldea Arabako Kuadrillarteko lehen finalista

Lautadako '4 gara' taldea Arabako Kuadrillarteko lehen finalista
Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller aritu ziren kantuan lautadako '4 gara' taldearen izenean.

Erredakzioa

Arabako bertso Kuadrillartekoa finalaurrekoetan da eta lautadako 4gara taldea da lehenengo finalista. Aramaioko Bañera F.T., Añanako Ganbarakoak eta etxeko 4gara taldeak izan dira lehian. Saioa Narbaizako elkartean izan zen, afalostean.  4 gara taldearen izenean, Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller aritu ziren kantuan.

Bañera F.T (Aramaio, Gorbeialdea) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Jokin Onaindia eta Xabi Igoa aritu ziren bertsotan.


Ganbarakoak (Añana) taldearen izenean Oihane Perea, Mikel Asurmendi, Josu Ordoñez eta Izar Mendiguren. Eta 4 gara (Lautada) taldeko Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller aritu ziren kantuan.



Gai jartzaile lanetan Bañera F.T. taldeko Ane Arexolaleiba aritu zen. Saioa 4 epailek baloratu zuten: 4gara taldeko Egoitz Iradier, Ganbarakoak taldeko Ruben Sanchez, Bañera F.T. taldeko Txomin Elorza eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ekaitz Elorriaga.

Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean.



Aramaion bigarren finalaurrekoa
Hurrengo hiru asteburutan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Aramaion, Amurrion eta Gillernan. Finala, apirilaren 5ean, egun osoko festaren inguruan izango da Gasteizen.

Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean eskuragarria daude.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu