Bertsozale Elkartearen eskutik 2025-03-03
Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen bertso udalekuetan izen-emateko epea zabalik da, lotura honetan. Gorabeherarik balitz, Bertsozale Elkarteko telefonora deitu: 943 69 41 29.
Lehenengo izen-emate epe honetan bertso eskoletako kideek zein gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman dezakete izena; martxoaren 16ra arteko tartea izango dute. Bertsozale Elkarteko bazkide egin nahi baduzu, hementxe aukera. Behin lehen epealdia amaituta, izen-emateko bigarren txanda irekiko da martxoaren 19an, txandetan geratzen diren tokiak osatu arte. Txandak osatzeko, izen-emate ordena hartzen da kontutan.
Urtero moduan, aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango dira, gaztetxoen adinaren arabera bananduta. Izena ematerakoan, txanda aukeratu beharko da. Hemen txandei buruzko informazioa:
UITZI (Nafarroa) – 2012-2013 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 7-13
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 300€
BIDARRAI (Baxenabarre) – 2007-2009 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 14-23
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 400€
ZUHATZA (Araba) – 2014-2016 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 25-29
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 255€
SARRIA (Araba) – 2010-2011 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 24-30
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 300€
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05