Joan zen larunbatean egin zen 2009-11-17

200 bat lagun elkartu ziren Amasako saioan

Jexux Mari Irazu, Aitzol Barandiaran, Jokin Sorozabal eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren, Amaia Agirreren esanetara. Amets Arzallus zen bertan kantatzekoa baina Jokin Sorozabal aritu zen bere ordez.
 Joan zen larunbat gauean bertso-saioa izan zen Amasako frontoian. Aurtengoan 200 bat entzule bertaratu ziren saioa jarraitzera. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Jexux Mari Irazu
 Aitzol Barandiaran
 Jokin Sorozabal
 Beñat Gaztelumendi

 Gaiak Amaia Agirrek jarri zituen.

 Berez Amets Arzallus zen bertan kantatzekoa, baina agertzerik izan ez zuenez Jokin Sorozabal aritu zen bere ordez. Bertsolariek denetariko ariketak egin zituzten. Laurek batera aritu behar izan zuten zenbaitetan, baina ofizioka ere aritu ziren, guztiak elkarrekin. Beñat Gaztelumendik eta Jexux Mari Irazuk bakarka kantatu zuten.

 Hemen dituzue saioko bi bertsoaldi. Gainerakoak laster izango dira ikusgai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza