Herrialdeetakoak eta Euskal Herriko finala 2025-03-04

Ostiralean hasiko da Eskolarteko Txapelketa, Gipuzkoan

Ostiralean hasiko da Eskolarteko Txapelketa, Gipuzkoan
Gipuzkoan 26 bertsolari izango dira bat-bateko sariketan. Lau kanporaketa eta finala, apirilaren 4an. Aurten, aldaketa dator eta finala Azpeitiko Elikagunean izango da. Maiatza eta ekainean jokatuko dira beste herrialdeetakoak eta Euskal Herriko finala.

Eskolarteko Txapelketak ostiral honetan hasiko du hiru hilabeteko bidea, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatuta. Egutegian, Gipuzkoako Eskolartekoa jokatzen da lehenik. Ondoren, Nafarroakoa, Arabakoa, Bizkaiakoa eta Xilabako Gazte Xapelgoak isten du herrialdeetakoa. Bukatzeko, Euskal Herriko finala, herrialde bakoitzean aurren-bigarren gelditu diren bertsolariekin.

Lau kanporaketa eta finala Gipuzkoan, Errezilen hasita
Gipuzkoako Eskolartekoan 26 bertsolari gaztek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Lau kanporaketa eta finala izango ditu eta aurten finalean aldaketa egongo da. Urte askoan Lasturren egin izan da, bertsolari gazteen asteburupasarekin batera eta aurten Azpeitian jokatuko da. Kanporaketak Errezilen, Aretxabaletan, Amasan eta Aizarnazabalen izango dira, elkarteetan eta afalondoko formatuan. Iaz, June Aiestaranek jantzi zuen txapela eta Joanes Azpillaga gelditu zen txapeldunorde.

Saioak elkarteetan afalondoan
Gipuzkoako Eskolarteko kanporaketak elkarteetan egiten dira afalondoan, giroaren eta bertsotarako baldintzen mesedetan. Lehenengo kanporaketan zazpi bertsolari gazte ariko dira kantuan: Amets Zubizarreta, Danel Etxeberria, Jakes Etxeberria, Jare Antzizar, Julen Olaizola, Kattalin Arabaolaza eta Uhaitz Oiarzabal. Afaritarako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza