Unibertsitate giroko sariketa 2025-03-04

Bertxhori: bertsoa Iruñean unibertsitateko ikasle giroan

Bertxhori: bertsoa Iruñean unibertsitateko ikasle giroan
Heldu den astean hasiko da. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Bertsolariek binaka kantatzen dute. Saioak, ostegun iluntzean. Finala apirilaren 3an, Matalazen.

Martxoaren 13an hasiko da Iruñean Bertxhori Sariketa. Bikakako sariketa eta jolas kutsu handikoa. Ostegunetan izaten da, unibertsitateko ikasle giroan. Hiru kanporaketa eta finala ditu aurtengoak ere. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea sailkatuko da finalerako. Iaz, Eki Mateorena eta Etxahun Azkarragak irabazi zuten.



Martxoaren 13an, honako hiru bikote hauek ariko dira kantuan, La Urbanan, 19:00etan: Kattalin Lizarraga eta Maite Sarasola; Aitziber Leoz eta Ibai Lekuona; eta Mikel Etxezarreta eta Hegoi Amabizka. Ane Fagoaga ariko da gai-jartzaile lanetan.

Martxoaren 20an, Montonen, 19:00etan: Haizea Telleria eta Julen Bernaldo de Quirós; Eki Mateorena eta Haize Lekuona; eta Antton Ziriza eta Kattin Madariaga. Aitor Palacio ariko da gai-jartzaile lanetan.

Azkenik, martxoaren 27an, Iruña taldean, 19:0etan: Xabier Ayarza eta Eli Zaldua; Itziar Mitxelena eta Ixone Asategi; eta Jon Zendoia eta Beñat Astiz.

Finala, apirilaren 3an izango da, Matalazen.



Albiste gehiago

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05

Martxoak 8 bertso agendan: formatu desberdineko 17 ekitaldi gaur hasita

Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20

Bertsoaroako eta sagardotegiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18

Bertsoak Donapaleuko libertimenduan