Martxoaren 14an Leitzan jokatuko da 2025-03-05

Mingañe Saltsan sariketako finalistak erabakita

Mingañe Saltsan sariketako finalistak erabakita
Gai-jartzaile lanetan, Maddi Saralegi eta Maddi Zugarramurdi ariko dira. Hiru kanporaketa jokatu dira eta bertsozaleen aldetik harrera beroa izan du sariketak.

Erredakzioa

III. Mingañe Saltsan bertso afari sariketako sei finalistak argitu dira: Andoni Rekondo, Eli Pagola, Jon Maia, Maider Arregi, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzaile lanetan, Maddi Saralegi eta Maddi Zugarramurdi ariko dira.



Leitzeko Atekaberts bertso eskolaren ekimenez, hiru kanporaketa jokatu dira Aranon, Areson eta Errazkinen. Aurtengoak ere harrera beroa izan du eta jende aldetik erantzun ona. Aurtengo aldaketa nagusia izan da saioak sei bertsolarikoak izan ordez laukoak izatea. Finala seikoa mantendu antolakuntzak.

Urtero bezala finala Leitzako Torrea tabernan izango da. Orain artea sarrera guztiak agortu izan dira finala bertatik jarraitzeko. Bertsoa.eus finalean izango da martxoaren 14an.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza