Arabako Bertso Kuadrillartekoa 2025-03-06
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren bigarren finalaurrekoa jokatuko da igande honetan Aramaion, lau talderen artean. Lehenbizi bi eta bi ariko dira elkarrekin lehian eta bi irabazleen artean jokatuko da finalerako txartela. Goizean, Arabar Errioxako Txandrio eta Aramaioko Izena pentsau bida 2 taldeak ariko dira lehian. Bazkalostean, Gasteizko Pinto pintto eta Inkonstantinkoplan potoz potoren arteko norgehiagoka. Azkenik, bi irabazleek elkarrekin jokatuko dute Kuadrillarteko finalerako bigarren txartela. Lehenengoa Lautadako 4 Gara taldeak eskuratu zuen Narbaizan.
1-Taldekako agur kolektiboa.
2-Aurrekoak atzekoei. Talde bateko bat aurrean eta beste talde bateko atzeko 3ri. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
3-Ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
4-Talde bakoitzak, bakarka lau oinak emanda bi bertso zortziko txikian.
5-Potokumeak. Gaia/objetua emanda, 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta bi
oinak ematen.
6-Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste talde bateko bati Arabako pertsona/i/ herri/... (3 minutu).
7-Puntuka sei bertso zortziko txikian osatu arte taldeko kide guztiak librean.
Urtarrilaren 22an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa eta martxoan jokatuko dira falta diren beste bi finalaurrekoak. Hirugarrena, martxoaren 15ean Amurrioko Mendiko eskolan eta azkena martxoaren 23an Gillernako txokoan.
Finala apirilaren 5ean da Gasteizen. Eguerditik arituko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetan barrena eta bazkalaurrean egingo da lehen kanporaketa. Bazkalondoan, bi onenen arteko finala jokatuko da.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-02-13