Gipuzkoako Bertsozale elkartearen eskutik 2025-03-07

Gelatik Plazara: Gipuzkoako 250 gaztetxo oholtzan bertsotan

Gelatik Plazara: Gipuzkoako 250 gaztetxo oholtzan bertsotan
14 urtez azpiko bertso eskoletako ikasleei bideratuta dagoen ekimena da . 12 saio izango dira. Finalak Alegian eta Azpeitian, martxoaren 30ean eta apirilaren 3an.

Jexux Mari Irazu

Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik atzo abiatu zen Orion Gelatik Plazara ekimenaren hirugarren edizioa. Gaur izango du jarraipena Errezilen. 14 urtez azpiko bertso eskoletako ikasleei bideratuta dagoen ekimena da Gelatik Plazara. Ikasleek bertsoarekin gozatzeko gune bat izatea du helburu. Jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimena da. Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik zubi lana egiteko ere balioko du egitasmoak. Ekimenak aurten 250 gaztetxo jarriko ditu oholtzan bertsotan, taldeka. Hamabi saio izango dira orotara eta finalak Alegian eta Azpeitian izango dira, martxoaren 30ean eta apirilaren 3an, hurrenez hurren.




Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza