Atzo jokatu zen finalaurrekoa Aramaion 2025-03-10

Jexux Mari Irazu
Arabako bertso Kuadrillartekoak badu bigarren finalista atzo Aramaion egun osoko finalaurrekoa jokatuta: Gasteizko Pinto Pintto taldea. Lau talde aritu ziren kantuan: Aramaioko Izena pentsau bida 2, Arabar Errioxako Txandrio eta Gasteizko bi talde, Inkonstantikoplan potoz poto eta Pinto pintto.
Faseka jokatu zen finalaurrekoa. Bi talde elkarren kontra lehenbizi eta bi irabazleek azken saio erabakiorra. Goizean Arabar Errioxako Txandrio eta etxeko Izena pentsau bida 2 taldeen artekoa jokatu zen eta Txandriotarrek irabazi zuten. Txandriok egin zuen aurrera. Araba Errioxako taldetik kantuan aritu zirenak: Orlando Arreitunandia, Beñat Otamendi eta Eñaut Insaustieta aritu ziren kantuan. Izena pentsau bida 2 taldetik, Manex Agirre, Gari Arexolaleiba, Aitor Ugarte, Eñaut Olaziregi eta Iraide Onaindia.
Bazkalosteko saioa bi talde gasteiztarren artekoa izan zen: Inkonstantikoplan potoz poto eta Pinto Pintto. Lehenbiziko taldetik Ainhoa Aizpurua, Gerezti Unanue, Julen Martiartu, Oier Lakuntza eta Joseba Llordén aritu ziren. Pinto pintto taldetik, Paula Amilburu, Xabier Antia, Eli Zaldua, Amaia Iturriotz eta Ekaitz Samaniego. Pinto Pinttok egin zuen aurrera.
Finalerdia erabakitzeko bi irabazleen artekoa jokatu zuten: Txandrio eta Pinto Pintto. Gasteiztarrek irabazi zuten finalerako txartela.
Gai jartzaile lanetan goizeko saioan Peru Abarrategi aramaiorra aritu zen eta arratsaldeko saioan Pinto pintto taldeko Maddi Lahidalga eta Irati Fernandez de Okariz. Saioak 5 epailek baloratu dituzte: Inkonstantikoplan potoz poto taldeko Haizea Garcia, Txandrio taldeko Mikel Fernandez de Arroiabe, Izena Pentsau bida 2 taldeko Iker Elexpuru, Pinto Pintto taldeko Maria Izaga eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Fernando Sopelana.

Hiurgarren finalaurrekoa Amurrion jokatuko da martxoaren 15ean.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28