Larunbatean hasita 2025-03-11

Altzako Bertso Aroak bost ekitaldi, 25. urteurrenean

Altzako Bertso Aroak bost ekitaldi, 25. urteurrenean
Bi bertso bazkari, jaialdia, Itzal(iko) bagina emanaldia eta bertso saio literarioa izango ditu martxotik azarora.

Altzako Bertso Aroak urteurren borobila du eta ohi bezala ekitaldi sorta batekin dator aurtengo edizioa ere: bi bertso bazkari, jaialdia, Itzal(iko) bagina emanaldia eta bertso saio literarioa. Horrez gain, bertsopaper lehiaketa antolatzen dute: Arantza Hernandez Ezeiza Bertsopaper Lehiaketa. Aurten, XV. edizioa izango du.

Larunbatean hasita, azarora bitartean izango dira ekitaldiak. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Kultur Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak taldeek antolatzen dute, Donostiako Udalaren laguntzaz.

Martxoaren 15ean bertso bazkaria izango da Herrera Kirol Elkartean. Jon Maia eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, librean zein Joseba Alkizak gaiak jarrita.

Ekainaren 8an jaialdia. Lau bertsolari ariko dira Arriaga parkean, 18:00etan: Aner Euzkitze, Maider Arregi, Andoni Rekondo eta Miren Artetxe, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Jaialdi aurretik, bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Irailaren 26an Itzal(iko) bagina emanaldia, bertsoa oinarri duen antzerki ikuskizuna: Araitz Katarai, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao bertsolariak ariko dira oholtzan. Larratxoko kultur etxean izango da, 19:00etan.

Urriaren 17an bertso saio literarioa. Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio, Mari Luz Estebanek gidatuta.

Azaroaren 8an, Bertso Aroa borobiltzeko, bertso bazkaria. Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran, Aitor Odriozolak gaiak jarrita.

Albiste gehiago

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05

Martxoak 8 bertso agendan: formatu desberdineko 17 ekitaldi gaur hasita

Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20

Bertsoaroako eta sagardotegiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18

Bertsoak Donapaleuko libertimenduan