Bertsoa unibertsitako ikasle giroan 2025-03-12

Bihar hasiko da Bertxhori Iruñean

Bihar hasiko da Bertxhori Iruñean
Hiru bikote ariko dira kantuan: Kattalin Lizarraga eta Maite Sarasola; Aitziber Leoz eta Ibai Lekuona; Mikel Etxezarreta eta Hegoi Amabizka. Gai-jartzen, Ane Fagoaga ariko da. La Urbanan, 19:00etan.

Bihar hasiko da Iruñean Bertxhori Sariketa. Bikakako sariketa eta jolas kutsu handikoa. Ostegunetan izaten da, unibertsitateko ikasle giroan. Hiru kanporaketa eta finala ditu aurtengoak ere. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea sailkatuko da finalerako.

Lehenengo kanporaketan honako hiru bikote ariko dira kantuan, La Urbanan, 19:00etan: Kattalin Lizarraga eta Maite Sarasola; Aitziber Leoz eta Ibai Lekuona; eta Mikel Etxezarreta eta Hegoi Amabizka. Ane Fagoaga ariko da gai-jartzaile lanetan.

Martxoaren 20an, Montonen, 19:00etan: Haizea Telleria eta Julen Bernaldo de Quirós; Eki Mateorena eta Haize Lekuona; eta Antton Ziriza eta Kattin Madariaga. Aitor Palacio ariko da gai-jartzaile lanetan.

Azkenik, martxoaren 27an, Iruña taldean, 19:0etan: Xabier Ayarza eta Eli Zaldua; Itziar Mitxelena eta Ixone Asategi; eta Jon Zendoia eta Beñat Astiz.

Finala, apirilaren 3an izango da, Matalazen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu