Arabako Kuadrillartekoa - finalaurrekoak 2025-03-17

Jexux Mari Irazu
Arabako Kuadrillarteko hirugarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Amurrion. Mendialdeko Bertsoespuela, Aiaraldeko Altubepekoak eta Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak taldeak aritu ziren kantuan. Finalerako txartela Altubepekoak taldeak eskuratu zuen. Unai Mendibil, Iñaki Cabeza eta Serapio Lopez bertsolariak kantuan zirela.
Hiru talde aritu ziren finalaurrekoak. Altubepekoekin batean, Mendialdeko Bertsoespuela eta Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak. Bertsoespuela taldetik Txiki Antia, Itxaso Balza de Vallejo, Hegoi Amabizka, Miren Beitia, Elena Cercadillo, Xabi Lasa eta Josu Olano aritu ziren kantuan.
Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak taldean Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durana, Garazi Gonzalez de Durana, June Astegieta eta Josu Ormaetxea.
Gai jartzaile lanetan Altubepekoak taldeko Josu Zabala aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Mendialdeko taldeko Lorea Elorriaga, Trebiñuko Rafa Blanco eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.
Azken finalaurrekoa Gillernarn igandean
Martxoaren 23an jokatuko da Kuadrillarteko azken finalarrekoa Gillernan. Lau talde ariko dira kantuan: Gorringo, Arbobiko bardoak, Errexela eta Aramaioko taluek. 
Finala, apirilaren 5ean, egun osoko festaren inguruan izango da Gasteizen. Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean eskuragarri daude.
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu