Gaztetxeak bertsotan sariketa - kanporaketak 2025-03-17

Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketa ostiralean abiatu zen Itsasun eta bi kanporaketa jokatu dira. Itsasun, Goxoki Gaztetxean sei bertsolari hauek aritu ziren bikoteka kantuan: Ander Sarriugarte eta Naroa Jaio; Izaro Bilbao eta Ixone Asategi; June Aiestaran eta Maddi Aiestaran. Gai-jartzaile lanetan, Mae Laskaray. Publikoak hala erabakita, Maddi Aiestaran eta June Aiestaran sailkatu dira zuzenean finalaurrekoetarako. 

Larunbatean, Mutrikuko Gaztetxean jokatu zen bigarren kanporaketa: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua; Iraide Onaindia eta Maddi Agirre; Joanes Azpillaga eta Julene Iturbe. Gai-jartzaile, Marina Basurko. Arrizubietak eta Aizpuruak lortu zuten finalerdietarako txartela.

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza