Leitzan jokatu zen finala 2025-03-17

Jon Maia III. Mingañe Saltsan sariketako irabazle

Jon Maia III. Mingañe Saltsan sariketako irabazle
Oihana Iguaran gelditu zen bigarren. Torrea tabernan jokatu zen finala eta sarrerak astebete aurretik agortu ziren.

Jon Maiak jantzi du III. Mingañe Saltsan sariketako atorra. Ostiralean jokatu zen finala Leitzan, sei bertsolari kantuan zirela: Andoni Rekondo, Eli Pagola, Jon Maia, Maider Arregi, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal. Gai-jartzaile lanetan, Maddi Saralegi eta Maddi Zugarramurdi aritu ziren.

Lehen faseko lan puntuagarriak eginda, Oihana Iguaran eta Jon Maia sailkatu ziren buruz-bururako. Seiko motzean eta puntuka aritu ziren bost minutuz azken txanpan eta epaimahiak Jon Maia jo zuen irabazle.





Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza