Ostiralean jokatu zen kanporaketa Aretxabaletan 2025-03-17

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Aretxabaletan ostiralean. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan, Olatz Zuazubiskarrek aurkeztuta: Duna Urteaga, Egiar Otegi, Irati Basurto, Joanes Azpillaga, Kattin Oiartzabal eta Peru Alijostes. Urbaltz elkartean jokatu zen saioa eta Egiar Otegik eskuratu zuen finalerako txartela. Lehenbiziko kanporaketatik Kattalin Arabaolaza sailkatu zen zuzenean finalera.

Gipuzkoako Eskolarteko azken bi kanporaketak ostiralean jokatuko dira Amasan eta Aizarnazabalen, afari giroan hauek ere.
Finala Azpeitian izango da apirilaren 4an.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza