Zuzenean emango dute internet bidez 2025-03-19

Johnny Curutchet bertsolariaren omenezko jaialdia San Frantziskon larunbatean

Johnny Curutchet bertsolariaren omenezko jaialdia San Frantziskon larunbatean
Martin Goikoetxea (Wyoming), OIer Pastor, (San Frantzisko), Nerea Ezeiza (New York), Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Todor Azurtzak hartuko dute parte. Mikaela Goikoetxea ariko da gai-jartzen eta Xabi Paya itzultzaile lanetan.

Johnny Curutchet bertsolariaren omenezko bertso jaialdia egingo da larunbat honetan Estatu Batuetan, San Frantziskon, Euskal Etxean (igande goizaldeko 05:00etan Euskal Herrian). Bertan eman zuen ia bizi osoa Curutchet eta iazko azaroan zendu zen. NABO Bertso jaialdian beti hartu izan du parte eta Gure Euskal Etxeak bertsotan egin nahi dio omenaldia. Ameriketako eta Euskal Herriko bertsolariek hartuko dute parte jaialdian. Bertan izango dira: Martin Goikoetea (Wyoming), OIer Pastor, (San Frantzisko), Nerea Eceiza (New York), Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Todor Azurtza. Mikaela Goikoetxea ariko da gai-jartzen eta Xabi Paya itzultzaile lanetan.



Zuzenean interneten
Johnny Curutcheten omenezko bertso jaialdia zuzenean emango dute internetez larunbatean, Euskal Herriko ordutegian 23:45etatik aurrera. Gure Euskal Etxearen (SFBCC) Youtubeko gunean zintzilikatuko dute ondoren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu