Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20

Donostiako Intxaurrondo eta Mendaroko bertsoak Hitzetik Hortzeran, Marisa Barrena wikilari bertsozalearekin

Martxoak 8aren harira egin zen Donostiako jaialdia. Motxaila egunaren baitan Mendarokoa.
Donostiako eta Mendaroko bertsoak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Alde batetik, Donostiako Intxaurrondo auzoko Emakumea eta kirola bertso saioa dakar pantailara, Intxaurrondoko Emakumeen astearen baitan antolatu zutena. Ainhoa Urienek aurkeztu eta gidatu zuen saioa, eta Alaia Martin, Eli Pagola eta Oihana Iguaran aritu ziren bertsotan.


Bestetik, Mendaron, Motxaila egunaren baitan, urteroko jaialdia egin zuten. Hango bertsoaldiak ere izango ditugu entzungai Hitzetik Hortzeran. Joanes Illarregi, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Ibarzabalek egin zuten bertsotan. Gai-jartzaile lanak berriz Ainhoa Urbietak egin zituen.


Marisa Barrena, wikilari bertsozalea
Marisa Barrena wikilari bertsozalea izango da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Ostiralero Durangoko Andragunean elkartzen da Euskal Wikiemakumeok osatzen duten taldeetako bat. Euskaltzalea, ekintzailea eta bertsozale feminista. Emakumeak eremu digitaldean bistaratzearen kezkatik abiatuta hasi ziren elkartzen eta, hasi zirenetik orain arte, 9.000 emakumeren biografiak sortu eta itzuli dituzte.



Euskal Wikipedia emakumeen presentziaz hornitzen nola aritzen diren kontatuko digu aste honetako Hitzetik Hortzeran Marisa Barrenak. Aurrera begira dituzten erronkei buruz ere arituko dira, ez baitute gelditzeko asmorik genero arrakala Euskal Wikipedian desagertu arte. 2017an %17koa zen emakumeen presentzia eta gaur egun %32koa.

Bertsolaritzak Euskal Wikipedian duen presentziari buruz ere arituko dira Marisa Barrena eta Mirari Martiarena. Baita, Barrenak berak bertsolaritzarekin duen harremanari buruz ere. Euskara irakasle zenean ikasleekin bertso saioetara egindako txangoak, gustuko dituen bertsolariak edo Izan Inurriren bertso saioei buruz hitz egingo dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu