Gasteizen jokatuko da apirilaren 5ean 2025-03-24
Arabako Bertso Kuadrillarteko finala erabakita gelditu da, atzo azken finalaurrekoa jokatuta. Lau eskuadetako taldeak egongo dira ordezkatuta Gasteizen: Lautadako 4 Gara, Gasteizko Pinto Pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak.
Egun osoko finalaurrekoa atzo Gillernan eta Arlobiko Bardoak irabazle
Lau talderen artean jokatu zen Kuadrillarteko azken finalaurrekoa atzo Gillernan. Gasteizko Gorringo eta Errexala, Aramaixoko taluek eta eskualdeko Arlobiko Bardoak. Lehenbizi bi ta bi, elkarren kontra eta bi irabaleek jokatu zuten finaleko txartela.
Arlobiko bardoak honako hauek izan ziren atzoko saioan: Aitor Jimenez, Manu Bendala, Irati Anda eta Gari Sarriugarte. Gorringo taldetik kantuan aritu zirenak: Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez eta Maddi Sarasua; Errexala taldekoak, Ainara Balantzategi, Kerman Lopez De la Calle, Inaxio Trojaola, Marta De Pedis, Oier Celaya, Iker Quintana, Xabier Morales eta Koldo Camón. Aramaixoko taluek Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Txomin Abarrategi, Anitz Abarrategi, Hegoi Azkarate eta Sabin Abarrategi.
Gai jartzaile lanetan goizeko saioan Olatz Santocildea zen da eta arratsaldeko saioan Olatz Bayer, biak ere urkabustaiztarrak Arlobiko bardoen taldekoak. Bost epailek epaitu zituzten saioak: Arlobiko bardoak taldeko Endika Jimenez, Gorringo taldeko Peio Ormazabal, Errexala taldeko Juan Altuna, Aramaixoko taluek taldeko Mikel Ruiz de Azua eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Patxi Aizpurua.
Finaleko sarrerak eskuragarri
Kuadrillarteko finaleko sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05