Azpeitian apirilaren 4an, Elikagunean 2025-03-24

Gipuzkoako Eskolarteko finalistak erabakita

Gipuzkoako Eskolarteko finalistak erabakita
Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte, Suhar Gesalaga, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberria.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala erabakita gelditu da joan den ostiralean azken bi kanporaketak jokatuta. Amasa-Villabonan eta Aizarnazabalen jokatu ziren, bietan elkarteak bete jende. Adei Urbitarte eta Suhar Gesalaga gertatu ziren irabazlen azken bietan. Gauzak horrela, honako zortzi bertsolari gazte hauek ariko dira Gipuzkoako finalean, apirilaren 4an, ostiralez: Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte, Suhar Gesalaga, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberria. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalerako sailkatuko dira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza