Finalerdiak martxoaren 27an eta apirilaren 10ean 2025-03-24

Aitor Tatiegi-Suhar Gesalaga eta Gorka Pagonabarraga-Ekhi Zuluaga irabazle asteburuko bi kanporaketetan

Aitor Tatiegi-Suhar Gesalaga eta Gorka Pagonabarraga-Ekhi Zuluaga irabazle asteburuko bi kanporaketetan
Finalerdiak aste honetan hasiko dira: ostegunean, martxoak 27, Bilbon, Zazpikatu Gaztetxean. Bigarrena, apirilarn 10an Gasteizko Gaztetxean.

Gaztetxeak Bertsotan sariketako azken kanporaketak jokatu dira asteburuan. Ostiralean, Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga hautatu zituen publikoak. Larunbatean, Altsasun, Aitor Tatiegi eta Suhar Gesalaga.



Lehen fasea amaituta, honako lau bikote hauek dira finalerdietara zuzenean sailkatu direnak, publikoaren botoz: Maddi Aiestaran eta June Aiestaran; Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta; Ekhi Zuluaga eta Gorka Pagonabarraga; Aitor Tatiegi eta Suhar Gesalaga. Beste bi bikote izango dira finalaurrekoetan.

Bilbon eta Gasteizen finalaurrekoak
Finalerdietan data aldaketa bat egon da eta lehenbizikoa ostegun honetan izango da Bilbon, Zazpikatu Gaztetxean. Bigarrena, apirilaren 10ean, Gasteizko Gaztetxean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza