Bilbon eta Gasteizen finalerdiak 2025-03-25

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finalerdietako sei bikoteak erabakita

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finalerdietako sei bikoteak erabakita
Ostegun honetan jokatuko da Bilbon lehenengo finalaurrekoa. Sariketak harrera beroa izan du eta jendea erakarri du lau kanporaketetan.

Mirari Martiarena

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finalerdietan kantatuko duten sei bikoteen izenak zabaldu ditu antolakuntza: Maddi Aiestaran eta June Aiestaran; Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua;
Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga; Aitor Tatiegi eta Suhar Gesalaga; Kattin Madariaga eta Enara Gallastegi; eta Ander Sarriugarte eta Naroa Jaio. Lehenbiziko lau bikoteek beren kanporaketan eskuratu zuten finalerako txartela publikoak hala erabakita. Azken biek, errepeskaz.

Bi finalaurrekoak Bilbon eta Gasteizen jokatuko dira. Aste honetan Bilbokoa, Zazpikatu Gaztetxean. Oraindik ez da orduaren berririk zabaldu. Bigarrena, apirilaren 12an Gasteizko Gaztetxean.

Finalaren berri aurrerago emango duela iragarri du antolakuntzak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza