Finala Apirilaren 26an Gabirian 2025-03-26

Larunbatean hasiko da Osinalde Ordizian, Argi Berri Sariarekin

Larunbatean hasiko da Osinalde Ordizian, Argi Berri Sariarekin
18 bertsolari ariko dira kantuan. Martxoaren 29an, apirilaren 5ean eta 12an dira kanporaketak. Apirilaren 26an finala. Belaunaldi berria sartu da. 18 bertsolaritik 8 berriak dira aurten.

Jexux Mari Irazu

Osinalde Saria hastera doa. Ohi bezala, hiru kanporaketa eta finala izango ditu eta larunbatean jokatuko da lehenbizikoa Ordizian: Argi Berri Saria. Aldaketekin dator. Afari bueltan egin izan da orain arte eta aurten bertso bazkaria antolatu dute, aurretik trikipoteoarekin. Gainerako saioak, afalondoan egingo dira.

18tik 8 berri aurtengoan
Bertsolari aldetik dakar berrikuntzarik handiena Osinalde Sariaren aurtengo edizioak. Hemezortzi bertsolarititik zortzi berri aurten: Haira Aizpurua saratarra, Libe Goenaga getariarra, Jon Mendiluze irurarra, Beñat Astiz barañaindarra, Peru Irastortza algortarra, Danel Herrarte aramaioarra, Maddi Agirre gasteiztarra, Janire Arrizabalaga gernikarra. Libe Goenaga izango da taldeko beteranoena, 26 urterekin. June Aiestaran eta Haira Aizpurua gazteenak, 19 urterekin. Osinalden parte hartzen dutenek hiru urteko zikloa izan ohi dute aukeran. Iaz Aner Euzkitzek irabazi zuen eta Aitor Tatiegi gelditu zen bigarren.

Kanporaketak eta bertsolariak

    Martxoak 29. Argi Berri saria Ordizian. Bertsolariak: Haira Aizpurua (Sara, 2006), Libe Goenaga (Getaria, 1999), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Irantzu Idoate (Hazparne, 2005), Danel Herrarte (Aramaio, 2004) eta Maite Sarasola (Deustu, 2001).

    Apirilak 5. Osinberde saria Zaldibian. Bertsolariak: Eki Mateorena ( Leitza, 2005), Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasu, 2001), Josu Ibarguren (Oiartzun, 2000) eta Iruri Altzerreka (Garai, 2000).

    Apirilak 12. Aztiri Saria Gabiriako Aztiria auzoan. Bertsolariak: Aitor Tatiegi (Oñati, 2001), June Aiestaran (Beasain, 2006), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Peru Irastortza (Algorta, 2001), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Maddi Agirre (Gasteiz, 2005).

 



Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»