emanaldi berria - Apirilaren 6an elizondon, Lankuren eskutik 2025-03-26

Norbere mundu intimo: bakarrizketak eta bertsoak Stand-up librean

Norbere mundu intimo: bakarrizketak eta bertsoak Stand-up librean
Mirari Martiarenak ondu du ikuskizuna eta aldiro bertsolari bat ariko da bertsotan. Lehenbizikoan, Julio Soto.

Jexux Mari Irazu

Mirari Martiarenak bertsoa eta bakarrizketak uztartuko dituen emanaldi berezia landu du, aldiro bertsolari desberdin bat txandakatuko duena. Maialen Lujanbiok 2013ko finalean plazaratu zuen Norbere mundu intimo bertso doinu izena jarri dio ikuskizunari. Apirilaren 6an izango da estreinaldia Elizondon. Julio Soto ariko da bertsotan. Mirarik bakarrizketak egingo ditu gai desberdinen inguruan, baina bertsolaritzarekin izango dute lotura. Eta bertsolariari heldulekua edo gaia jarriko dio kantatzeko. Izan galdera desberdinak, bakarkako gairen bat edo ofizioka.

Bakarrizketak bertso logikan egiten dituen umoregilea
«Bertsolari frustratu izatearen albo-kalteek eraman dute Mirari Martiarena umoregintzara». Hala dio oiartzuarrak emanaldi berriaren oharrean. Eskolartekotik hasita, urte asko egin ditu Mirari Martiarenak bertsotan plaza modu desberdinetan eta baita txapelketan ere. Bakarrizketak bertsotan egiten zuen postura berean egiten dituela dio eta umoregintzak itzularazi duela bertso mundura. 

Mararik bertsolariekin banaka hitz egin nahi du bizitzako momentu intimoetan bertsoak izan dezakeen lekuari buruz. Bertsolaria bertsotan, bakarrizketalaria bakarrizketak egiten. Buruz-buru baina, ofizioka. Stand-up librean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu