Martxoan Bertsoa Urretxu-Zumarragan 2025-03-26

Mirari Martiarena
Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatzen duen Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako finala jokatuko da larunbatean, aurrez hiru kanporaketa jokatuta. Gaztetxean izango da, 19:30etan. Kanporaketak irabazi dituzten hiru taldeak ariko dira kantuan: Miletoko Fideua taldea (Jon Mendizabal, Jon Gurrutxaga eta Jorge Andueza Pitu); Tupis Tupau (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun eta Jon Aztiria); eta Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza).
Taldekako finalarekin amaituko da Martxoan Bertsoa zikloaren aurtengo edizioa. Sei ekitaldi izan dira guztira.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza