Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Adimen artifiziala izango da hizpide. Jon Abril eta Aitzol Astigarraga elkarrizketatuko ditu Mirari Martiarenak. Adimen artifizialaren inguruan lanean diharduen Elhuyarko arduraduna bata eta arlo berean diharduen ORAI-ko koordinatzailea. Bertso mundukoak biak.

Mirari Martiarena

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako herrietan izango da aste honetan Hitzetik Hortzera. Erreka haizea izenburuko bertso-saio literarioa egin zen Lekeition. Sonia Gonzalez idazlearen esanetara aritu ziren bertsotan Ane Labaka eta Aissa Intxausti bertsolariak.



Hondarribian berriz, bertso mendaria antolatu zuen Jaizkibel Konpainiak. Maialen Lujanbio eta Aner Euzkitze aritu ziren bertsotan, librean zein Ainhoa Aranburuk gidatutako gaiekin.

Bertsolaritza eta adimen artifiziala gogoeta gai
Adimen artifizialari buruz geroz eta gehiago hitz egiten den garai honetan, Hitzetik Hortzeran ere gaiari heldu nahi izan diote. Elhuyar Zientzia Fundazioaren egoitzara egingo du bisita Mirari Martiarenak eta bertan elkartuko da Jon Abril Elhuyarko Koordinatzaile Nagusiarekin eta Aitzol Astigarraga ORAI-ko koordinatzailearekin. Adimen artifizialaren aukerei buruz arituko dira, baita adimen artifizialak euskaraz jakitearen garrantziaz ere.



Bertsolaritzan eman ditzakeen aukerei buruz ere arituko dira. Besteak beste bertsogintzaren gizarteratzea, zabaltzea eta transmisioa izango dituzte hizketagai Jon Abrilek eta Aitzol Astigarragak. Baita, Bertsozale Elkarteak eta Elhuyarrek martxan duten elkarlanari buruz ere. Adimen artifizialaren aurrean sor daitezkeen abaguneen aurrean elkarlanean aritzeko.

Bertsoa eta txapelketei buruz ere hitz egingo dute. Izan ere, epaile lanetan aritutakoak dira bai Astigarraga eta baita Abril ere. Eta gaur gaurkoz ezinezkoa ikusten dute adimen artifizialak bertsolari bati bertsotan irabaztea, ezta epaile lanak ongi egitea ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu