Finala maiatzaren 31n Iurretan 2025-04-01

Bizkaiko Eskolartekoa abian da eta Kelmene Abaitua lehenengo finalista

Bizkaiko Eskolartekoa abian da eta Kelmene Abaitua lehenengo finalista
Lau kanporaketa eta finala izango ditu. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalera sailkatuko dira.

Bizkaiko Eskolartekoa atzo abiatu zen Galdakaon lehenengo kanporaketa jokatuta. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan: Amaiur Betanzos, Beñat Enbeita, Irati Gallastegi, Kelmene Abaitua, Oier Zugadi eta Unai Adana, Peru Vidalek aurkeztuta. Lan puntuagarriak eginda, Kelmene Abaitua lortu zitue puntu gehien eta egungo txapelduna eskuratu du finalera zuzenean sailkatzeko lehenengo txartela.

Epaile lanetan, Beñat Romero, Garazi Mendoza eta Juanjo Respaldiza aritu ziren. Idazkari, Ander Elortegi.



Beste hiru kanporaketa
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako beste hiru kanporaketa jokatuko dira datozen egunotan eta bihar izango du hurrengo hitzordua Gordexolan. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:

    Apirilak 2, 17:00etan, Gordexolan, Kultur Etxean.
    Apirilak 7, 17:00etan, Igorren, Lasarte Aretoan.
    Apirilak 9, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan.

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 31n jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, bat-batekoa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu