Osinberde Saria - kanporaketak 2025-04-02

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa larunbatean Zaldibian

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa larunbatean Zaldibian
Eki Mateorena, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, Ekain Alegre, Josu Ibarguren eta Iruri Altzerreka ariko dira kantuan. Bi lehenengoak sailkatuko dira finalerako.

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa jokatuko da larunbat honetan Zaldibian: Osinberde Saria. Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan: Eki Mateorena ( Leitza, 2005), Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasu, 2001), Josu Ibarguren (Oiartzun, 2000) eta Iruri Altzerreka (Garai, 2000). Lehen bi sailkatuak Osinaldeko finalean kantatuko dute Gabirian, apirilaren 26an.

Haira Aizpurua eta Libe Goenaga finalera
Joan den larunbatean Osinaldeko lehenbiziko kanporaketa jokatu zen Ordizian. Argi Berri Saria: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Mikel Etxezarreta, Irantzu Idoate, Danel Herrarte eta Maite Sarasola aritu ziren kantuan. Aizpurua eta Goenaga sailkatu ziren finalerako.



Azken kanporaketa apirilaren 12an Aztirian
Osinaldeko hirugarren eta azken kanporaketa apirilaren 12an jokatuko da Gabiriako Aztiria auzoan. Aztiria Bat Saria. Bertsolariak: Aitor Tatiegi (Oñati, 2001), June Aiestaran (Beasain, 2006), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Peru Irastortza (Algorta, 2001), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Maddi Agirre (Gasteiz, 2005).



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza