Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

'Spoken word'-ak edo 'Hitz esanak' bertsolaritzarekin dituen antzekotasunei buruz ere arituko dira. Hitz esaneko emanaldi batean inprobisazioak duen tokiaz ariko dira Eidera Adeletx eta Ane Zubeldia poesiazaleak, poetak eta Mejillon Tigre kolektiboko kideekin.

Iruñeko Zabalgune auzoan bertso afaria eta Oiartzungo bertso saio literario bateko bertsoak dakartza aste honetako Hitzetik Hortzerak. Iruñean Sustrai Colina eta Saioa Alkaiza aritu ziren bertsotan, Garazi San Martinek gaiak jarrita



Oiartzunen berriz, PUF bertso-saio musikatua egin zen Literaturan plaz(a/e)ra ekimenaren baitan. Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxe aritu ziren bertsotan, Ainhoa Urienek gaiak jarrita. Bastien Marianne eta Patxi Amuletek jarri zuten musika.

Hitz esana edo spoken word emanaldiak
Anitza da hitzaren inguruko emanaldien izaera. Horietako bat da Hitz esanarena, ingelerazko spoken word adieratik datorrena. Genero hori lantzen du Mejillon Tigre kolektiboak amaitzera doan proiektuan. Mirari Martiarenak Eidera Adeletx eta Ane Zubeldia poesiazaleak, poetak eta Mejillon Tigre kolektiboko kideak dira. 2022an Hitz Hibridoak bekari esker sortu zuten Hitz esana poesia errezitaldia eta hiru urteko ibilbidearen ondoren, maiatzean amaituko dute bira. Hitz esanaren ibilbideari buruz hitz egiteko elkartuko dira aste honetako gonbidatuak Mirari Martiarenarekin.



Hitz esana emanaldia definitzeko kontzeptu desberdinak erabili diren arren, spoken word-a da egiten dutena Eider Adeletx eta Ane Zubeldiak. Zuzenean emateko egina den poesia molde honetan eroso sentitu, eta egin nahi zuten hori nola lortu duten kontatuko dute aste honetako programan. Poemak sortzeko prozesua, zeri buruz idatzi, nola gorpuztu eta oholtzaratu ere izango dituzte hizketagai.

Spoken word-ak edo Hitz esanak bertsolaritzarekin dituen antzekotasunei buruz ere arituko dira. Mejillon Tigreren emanaldi batean inprobisazioak duen tokiaz eta behin bira amaitua hartuko duten bideaz edo egin nahiko luketenaz.


Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa