150 lagun afaritan Elikagunean 2025-04-02

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Eskolarteko finala jokatuko da ostiral honetan Azpeitian, afalondoan. Formatu horri eutsi eta zenbait aldaketa dakartza aurtengo edizioak. Batetik, lekua. Lasturren (Itziar) egin izan da urteetan, bertsolari gazteen asteburu pasari lotuta. Formato berean, baina neurri txikixeagoan. Azpeitian, Elikagunean da, duela urte batzuk Bertso Eguna egin zen gunean.
Besteik, eskolarteko finalaren arratsalde berean Gelatik Plazara ekimeneko finalak jokatuko dira, eta eskolartekoak borobilduko du bertsolari gazteen eguna. 150 laguneko afaroa jarri du antolakuntzak eta sarrera denak agortu dira. Alde horretatik harrera ona izan du aldaketak.
Zortzi finalistak
Lau kanporaketa jokatuta, honako zortzi finalista hauek ariko dira kantuan Gipuzkoako Eskolartekoan: Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte, Suhar Gesalaga, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberria. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalerako sailkatuko dira. Aurten txapeldun berria izango da Gipuzkoako eskolartekoan, egungo txapeldunak, June Aiestaranek, jada gainditua baitu eskolarteko adina.
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu