Gaur Matalazen 19:00etan 2025-04-03

Bertxhoriko finala gaur Iruñean: bertsoa osteguneko plana

Bertxhoriko finala gaur Iruñean: bertsoa osteguneko plana
Hiru bikote ariko dira finalean: Itziar Mitxelena eta Ixone Asategi; Eki Mateorena eta Haize Lekuona; Mikel Etxezarreta eta Hegoi Amabizka. Gai-jartzen, Patxi Bueno eta Iratxe Legarra.

Jexux Mari Irazu

Bertsoa unibertsitateko ikasle giroan txertatzea lortu duen Bertxhori sariketako finala jokatuko da gaur Iruñean. Binakako sariketa da eta hiru bikote ariko dira; kanporaketa bakoitzeko irabazleak: Itziar Mitxelena eta Ixone Asategi; Eki Mateorena eta Haize Lekuona; Mikel Etxezarreta eta Hegoi Amabizka. Gai-jartzen, Patxi Bueno eta Iratxe Legarra.
Matalazen da hitzordua 19:00etan ondorenean afaria izango da jaiari jarraipena emateko. 

Unibertsitate Publiko Euskara Taldetik sortu zen Bertxhori. Lehenik ikasleentzako bertso eskola sortu zuten eta haren jarraipena izan zen binakako sariketa jolastia. Hirugarren edizio honek ere harrera beroa izan du eta ostatuak bertsozale gaztez bete dira Iruñean. Gaur izango du Bertxhorik aurtengo azken hegaldia.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»