Egun osoko jaialdia izango da 2025-04-02

Erredakzioa
VIII. Arabako Bertso Kuadrillartekoak larunbatean borobilduko du urtarrilean hasitako bidea Gasteizen jokatuko den finalean. Bertso egunekin hasi zuen bidea eta ondoren finalerdietako fasea etorri zen. Lau talde sailkatu dira finalerako. Lautadako '4 gara', Gasteizko 'Pinto pintto', Aiaraldeko 'Altubepekoak' eta Gorbeialdeko 'Arlobiko bardoak'.

Lautadako 4 gara taldea.
Finala bi fasetan
Kuadrillarteko finalak bi fase izango ditu eta goizean jokatuko da lau taldeen artekoa, 11:30etan Eskibel plazan. Bi onenak ariko dira bazkalosteko azken txanpan, Conde de Alava jatetxean. 
Gorbeialdeko Arlobiko bardoak.
Aiaraldeko Altubepekoak.
Orain arteko bidean oso harrera ona izan du Kuadrillartekoak eta aurtengo edizioaren alderdi azpimarragarrienetako bat da lehenengoz Arabako eskualde guztietara iritsi dela Kuadrillartekoa bertso egunen fasean.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza