Bizkaiko Eskolarteko txapelketa - kanporaketak 2025-04-03

Enara Gallastegi Bizkaiko Eskolarteko finalera

Enara Gallastegi Bizkaiko Eskolarteko finalera
Datorren astean jokatuko dira azken bi kanporaketak Igorren eta Durangon. Finala maiatzaren 31n Iurretan.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Eskolarteko bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Gordexolan, zortzi bertsolari kantua zirela: Enara Gallastegi, Aretx Iruskieta, Adur Lopez de Garcia, Aimar Marcos, Izaro Pagalday, Nora Prellezo, Helene Yerga eta Ekhi Zuluaga. Lan puntuagarriak eginda Enara Gallastegik batu du puntu gehien eta bera sailkatuta da zuzenean finalerako. Aurreko kanporaketan Kelmene Abaituak eskuratu zuen finalerako txartela. Gai-emaile lanetan Jon Martinez aritu zen. Epaile lanetan, Garazi Mendoza, Juanjo Respaldiza eta Beñat Romero. Idazkari, Ander Elortegi.



Datorren astean azken bi finalaurrekoak Igorren eta Durangon
Datorren astean argituko da Bizkaiko Eskolarteko zortzikotea, azken bi finalaurrekoak jokatuta. Astelehenean, Igorren da hitzordua, Lasarte-Aretoan, 17:00etan hasita Iradi Barrenetxea, Oskar Joseba De Rueda, Amaia Gallastegi, Aiala Irurtia, Iraia Lauzirika, June Legarreta eta Emile Zabala ariko dira kantuan.

Asteazkenean, Durangon azken kanporaketa, Kurutziaga Ikastolan, 17:00etan: Jon Abasolo, Maren Armendia, Maddi Aurtenetxe, Aner Goikoetxea, Malen Ibarzabal, Naroa Iturrioz, Haizea Rotaetxe eta Naia Zelaia

Finala maiatzaren 31n izango da Iurretan, frontoian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza