bertso agenda 2025-04-03

25 bertso ekitaldi igandera bitartean

25 bertso ekitaldi igandera bitartean

Bertso agendak 25 bertso ekitaldi dakartza gaurtik igandera apirileko lehen asteburuan. Ohi denez, formatu aniztasuna da nagusi. Gehienak lagunarteko saioak dira: Bilbon, Gasteizen, Sopelan, Aretxabaletan eta Iturenen, besteak beste. Jaialdiak Tolosan, Biriatun, Astigarragan eta Etxarri-Aranatzen. Gazte sariketetan, Bertxhori Iruñean, Osinaldeko kanporaketa Zaldibian eta Gipuzkoako Eskolarteko finala Azpeitian. Araban, Kuadrillarteko Bertso Txapelketaren finala, Gasteizen. Ekitaldi berezien atalean, Mirari Martiarenak ondutako Norbere mundu intimo emanaldiaren estreinaldia izango da Elizondon igandean.

Bertso agenda xehea, hemen XDZn.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza