Larunbatean jokatu zen finala Gasteizen 2025-04-07

Gasteizko Pinto Pintto taldea irabazle Kuadrillartekoan

Gasteizko Pinto Pintto taldea irabazle Kuadrillartekoan
Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilburu, Ekaitz Samaniego eta Amaia Iturriotzek osatzen dute taldea. 110 lagun bildu ziren finaleko bazkarian.

Jexux Mari Irazu

Arabako Kuadrillartekoak larunbatean Gasteizen borobildu zuen urtarrilean hasitako bidea. Lau talde aritu ziren finalean eta Gasteizko Pinto Pintto taldea gertatu zen irabazle: Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilburu, Ekaitz Samaniego eta Amaia Iturriotzek osatzen dute taldea. Bigarren Gorbeialdeko Arlobiko bardoak gelditu ziren: Gorbeialdeko Arlobiko bardoak taldea gelditu da bigarren: Irati Anda, Manu Bendala, Gari Sarriugarte eta Aitor Jimenez. Bazkaritan 110 lagun bildu ziren finala bertatik bizitzeko.



Goiz eta arratsalde jokatu zen finala. Goizean lau taldeek hartu zuten parte Eskibel jauregiko plazan, euskaldun berriaren plazan. Lautik bi talde sailkatu ziren azken txanparako: Arlobiko bardoak eta Pinto Pintto. Bazkalondoan bi taldeen arteko saioa izan zen Eli Plazaolak aurkeztuta eta hor erabaki zen irabazlea: Pinto Pintto taldea.

14 bertso egun eskuade guztietan eta lehia fasea
Aurtengo Kuadrillartekoa berezia izan da. Lehenik lehia gabeko fasea izan da eta hor 14 bertso egun egin dira Arabako eskualde guztietan barrena. Lehenengo aldiz lortu du Kuadrillartekoak Arabako eskualde guztietara iristea. Ondoren lehia faseari ekin zioten bat-bateko 14 taldek.

Oroigarri gisa finalean aritu diren parte hartzaileek Unai Gaztelumendik egindako taldeko karikaturak jaso zituzten eta talde sari gisa izpuliku landarea, Arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko direla kimu berriak islatuz.

Antolakuntzak, Arabako Bertsozale Elkarteak eta bertso eskolek, eskerrak eman dizkie hau dena posible egin duten babesle eta laguntzaile guztiei. 







Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»