Zaldibian jokatu zen Osinberde Saria 2025-04-07

Iruri Altzerreka eta Eki Mateorena ere Osinaldeko finalera

Iruri Altzerreka eta Eki Mateorena ere Osinaldeko finalera
Iruri Altzerreka irabazi zuen kanporaketa eta Eki Mateorena gelditu zen bigarren. Larunbatean jokatuko da azken kanporaketa Aztirian.

Jexux Mari Irazu

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa jokatu da larunbat honetan Zaldibian: Osinberde Saria. Sei bertsolari gazte aritu dira kantuan: Ekain Alegre, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze eta Josu Ibarguren. Iruri Altzerreka gailendu da eta Eki Mateorena gelditu da bigarren. Biak Osinaldeko finalean kantatuko dute Gabirian, apirilaren 26an.




(Argazkiak: ZalbidiaTB)

Haira Aizpurua eta Libe Goenaga ere finalean
Joan den larunbatean Osinaldeko lehenbiziko kanporaketa jokatu zen Ordizian. Argi Berri Saria. Haira Aizpurua eta Libe Goenaga sailkatu ziren finalerako.



Azken kanporaketa larunbatean Aztirian
Osinaldeko hirugarren eta azken kanporaketa apirilaren 12an jokatuko da Gabiriako Aztiria auzoan. Aztiria Bat Saria. Bertsolariak: Aitor Tatiegi (Oñati, 2001), June Aiestaran (Beasain, 2006), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Peru Irastortza (Algorta, 2001), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Maddi Agirre (Gasteiz, 2005).

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»