Pikuxar Elkartean, 18:30etan 2025-04-08

Nafarroako Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da ostiral honetan Irurtzunen. Aurrez bi kanporaketa jokatuta, sei bertsolari sailkatu dira finalerako:Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza).
Saats Karasatorre ariko da gai-jartzaile lanetan. Epaile lanetan Amaia Telletxea, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltza ariko dira.
Irabazleak eta bigarrenak Euskal Herriko finalean kantatuko dute, Arantzan, Ekainaren 14an. Ikastolen Elkarteak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duten sariketa da Eskolartekoa.
Ondorengo finalak
Eskolartekoa ari da herrialdeetan bere bidea egiten. Joan de ostiralean Gipuzkoako finala jokatu zen. Maiatzaren 24an jokatuko da Arabako finala Aramaion; maiatzaren 31an Bizkaikoa, Iurretan eta ekainaren 7an Xapelgoko finala, Itsasun. Euskal Herrikoa, Arantzan, ekainaren 14an, 16:30etan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16