Larunbatean, Laudion, Aiaraldeko Ekintzen faktorian 2025-04-09

Erredakzioa
Señora Sariketaren V. edizioa aurkeztuko dute larunbatean Laudion eta antolakuntzak aurtengo edizioaren zenbait xehetasun aurreratu ditu prentsa ohar bidez. Aurtengo parte hartzea berezia izango dela aurreratu dute: plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak ariko dira bertsotan. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Maiatzaren 10, 17 eta 31ean izango dira saioak. Eskoriatzan eta Iurretan kanporaketak. Iruñean finala.
Señora Sariketako parte hartzaileak plazan ez dabiltzan bertsolariak izatea ondoko arrazoiek eragin dute, antolakuntzak prentsa oharrean jakinarazi duenez: «Bertso plazara jauzi egiteko bidea hertsia izan delako orain arte: herriko bertso eskolan hasi, Eskolartekoan arrakasta izan, hortik gazte sariketetako deia jaso eta sariren bat lortu, txapelketan izena emateko adorea izan eta adore hori izateko legitimitate publikoa sentitu, plaza guztiei baietz esan… (...) Bide hertsi horrek, historikoki, batez ere, emakumeak eta genero disidenteak baztertu ditu, nahiz eta, azken urteetan Eskolartekoetan eta gazte sariketetan bestelako panorama ageri den (feminismoak egindako lanaren ondorioz)».
Hori kontuan izanda, aurtengo sariketan kantuan arituko dira:
1- «Bide hegemonikoan hasi, baina bertso jarduna utzi duten emakume eta genero disidenteak».
2- «Plazan, bertso jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak».
Pameladunen jaialdia aurkezpenean
Aurtengo Señora Sariketan kantatuko duten bertsolarien izenak larunbateko aurkezpenean emango ditu antolakuntzak. Laudion izango da ekitaldia. 14:00etan, Señora Bazkaria; 17:00etan, Bilboko Señora bertso eskolako partaideen emanaldia. Ondoren, V. Señora Sariketaren aurkezpena egingo da eta bertan jakingo dira aurtengo parte-hartzaileen izenak.
Azkenik, orain arteko 4 edizioetan pameladun izan diren bertsolariekin bertso saioa egingo da: Amaia Agirre, Ane Labaka, Maider Arregi eta Jone Uria. Gaiak jartzen, berriz, Danele Sarriugarte arituko da.
Saio guztiak bazkari formatuan
Señora Sariketako hiru saioak bazkari formatuan izango dira, Eskoritza, Iurreta eta Iruñean. 14:00etan bazkaria eta 17:00etan saioa.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28