Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-04-09

Arabako bertsolaritza Hitzetik Hortzeran

Arabako bertsolaritza Hitzetik Hortzeran
Oihane Perea eta Uxue Diaz de Cerio elkarrizketatuko ditu Mirari Martiarenak, bi arabarrek egin duten ikerketa lanaren inguruan. Horrez gain, Hitzetik Hortzerak Astigarragako eta Arabako Kuadrillarteko bertsoak eskainiko ditu larunbatean ETB1en.

Mirari Martiarena

Arabako bertsolaritzaren zenbait gako aztertu dituzte Oihana Pereak eta Uxue Diez de Ceriok Unibertsitako lan batean. Gako horien berri emango dute Hitzetik Hortzeran, Mirari Martiarenak egindako elkarrizketan.

Astigarraga eta Gasteizko saioak
Astigarragan Kronika herri-egunkariaren 25. urteurrenaren harira bertso jaialdia antolatu zuten eta bertan izan zen Hitzetik Hortzera. Agin Laburu, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Andoni Rekondo aritu ziren kantuan, Aritz Zerainek gaiak jarrita. Kronikarekin harremana izan ditu bertsolariak denak.



Gasteizen egin zen VIII. Arabako Bertso Kuadrillarteko finaleko bertsoaldiak ikusteko aukera ere izango da. Pinto pintto taldea eta Gorbeialde taldea aritu ziren finalean kantuan. Pinto pintto taldea Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilburu eta Amaia Iturriotzek osatu zuten. Gorbeialdea taldea berriz Irati Anda, Manun Bendala, Gari Sarriugarte eta Aitor Jimenezek. Gai jartzen Irati Martinez aritu zen



Idoateren sorta musikatua
Irantzu Idoateren bertso musikatuak ere izango dira. Antsietateari buruzko sorta kantatuko du Idoatek, Manex Pagola musikaria lagun duela.




Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu