Naroa Iturrioz gailendu zen atzo azken kanporaketan 2025-04-10

Bizkaiko Eskolarteko zortzi finalistak erabakita

Bizkaiko Eskolarteko zortzi finalistak erabakita
Kelmene Abaitua (Berriz), Enara Gallastegi (Dima), Iradi Barrenetxea (Artea), Aiala Irurtia (Arantzazu), Naroa Iturrioz (Zornotza), Jon Abasolo (Munitibar), Maddi Aurtenetxea (Zornotza) eta Ekhi Zuluaga (Igorre).

Bizkaiko Eskolarteko zortzi finalisten zerrenda erabakita gelditu da atzo Durangon laugarren kanporaketa jokatuta. Iazko zortzikotetik seik lortu dute aurten ere txartela eta bi berri izango ditu aurtengo edizioak: Kelmene Abaitua (Berriz), Enara Gallastegi (Dima), Iradi Barrenetxea (Artea), Aiala Irurtia (Arantzazu), Naroa Iturrioz (Zornotza), Jon Abasolo (Munitibar), Maddi Aurtenetxea (Zornotza) eta Ekhi Zuluaga (Igorre). Kelmene Abiatua da egungo txapelduna eta Ekhi Zuluaga txapeldunorde.





Finala maiatzaren 31n, Iurretan
Eskolarteko finala Iurretan jokatuko da, maiatzaren 31n. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da lehenbizi eta ostean, bat-batekoa, 11:30ean.

Naroa Iturrioz irabazle azken kanporaketan
Bestalde, atzo jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren, eta azken kanporaketa Durangon, Kurutziaga Ikastolan. Kantuan: Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxea, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia eta Naroa Iturrioz. Naroa Iturrioz zornotzarrak batu zituen puntu gehien ere berak lortu zuen finalerako zuzeneko txartela.

Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen. Epaimahaian Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldiza. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza