Gaztetxeak bertsotan 2025-04-11

Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua finalera, Gasteizko Gaztetxea beteta

Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua finalera, Gasteizko Gaztetxea beteta
Lehen finalaurrekotik Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga sailkatu ziren zuzenean. Hirugarren bikotea argitzea falta da. Antolakuntzak oraingoz ez ditu argitu finaleko eguna eta lekua.

Gaztetxeak Bertsotan sariketako azken finalaurrekoa jokatu zen atzo Gasteizen. Hiru bikote aritu ziren kantuan: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua;  Aitor Tatiegi-Suhar Gesalagazuzenean finalera, atzo Gasteizen azken finalaurrekoa irabazita. Bertsotan aritu ziren beste bi bikoteak: Aitor Tatiegi eta Suhar Gesalaga; eta Maddi Aiestaran eta June Aiestaran, Samu Rodriguez eta Sabin Abarrategik aurkeztuta.


Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpuruak lortu zuten zuzenean finalean sailkatzeko txartela. Aurreko finalaurrekoan, Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga gailendu ziren. Finalean hiru bikote ariko dira eta hirugarren bikotea argitzea falta da.




Gaztetxea lepo beteta
Gasteizko gaztetxea jendez beteta zela jokatu zen azken finalaurrekoa eta halaxe gertatu zen Bilbon ere. Gaztetxeak Bertsotan sariketako lehen edizio honek publiko aldetik oso harrera beroa izan du eta egin diren saio guztietan bete edo ia bete dira lekuak.

Finaleko eguna eta lekua, argitzeke
Lau kanporaketeta eta bi finalaurreko jokatuta, Gaztetxeak Bertsotan sariketa azken txanpan sartu da eta finala bakarrik gelditzen da jokatzeko. Antolakuntzak oraingoz ez ditu argitu eguna eta lekua.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu