Kattin Madariaga Apaolaza- Nafarroako Eskolarteko Txapelduna 2025-04-14
Jexux Mari Irazu
Kattin Madariaga (Arantza, 2008) urduri baina gustura aritu zen bertsotan Nafarroako Eskolarteko finalean. Urduritasuna bertsoaren mesedetan baliatzen saiatu zen eta pozik dago emaitzarekin. Hirugarren aldiz irabazi du arantzarrak Nafarroako Eskolartekoa eta bere herrian ariko da Euskal Herriko finalean. Aipatu du iaz bere herrian kantatzea beldurretik bizi izan zuela eta aurten hori gainditzea du helburu.