Laudion egin zuten aurkezpena Aiaraldeko Ekintzen faktorian 2025-04-15

Señora Sariketaren V. edizioa aurkeztu zuten larunbatean Laudion. Aurtengo parte hartzea berezia izango da: plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak ariko dira bertsotan. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Maiatzaren 10, 17 eta 31n izango dira saioak. Eskoriatzan eta Iurretan kanporaketak. Iruñean finala. 
Señora Sariketako parte hartzaileak plazan ez dabiltzan bertsolariak izatea ondoko arrazoiek eragin dute, antolakuntzak prentsa oharrean jakinarazi duenez: «Bertso plazara jauzi egiteko bidea hertsia izan delako orain arte: herriko bertso eskolan hasi, Eskolartekoan arrakasta izan, hortik gazte sariketetako deia jaso eta sariren bat lortu, txapelketan izena emateko adorea izan eta adore hori izateko legitimitate publikoa sentitu, plaza guztiei baietz esan… (...) Bide hertsi horrek, historikoki, batez ere, emakumeak eta genero disidenteak baztertu ditu, nahiz eta, azken urteetan Eskolartekoetan eta gazte sariketetan bestelako panorama ageri den (feminismoak egindako lanaren ondorioz)».
Hori kontuan izanda, aurtengo sariketan kantuan arituko dira:
1- «Bide hegemonikoan hasi, baina bertso jarduna utzi duten emakume eta genero disidenteak».
2- «Plazan, bertso jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak».
Señora Sariketako hiru saioak bazkari formatuan izango dira, Eskoritza, Iurreta eta Iruñean. 14:00etan bazkaria eta 17:00etan saioa.
Pameladunen jaialdia aurkezpenean
Aurkezpenaren ondoren, orain arteko 4 edizioetan pameladun izan diren bertsolariekin bertso saioa egin zuten: Amaia Agirre, Ane Labaka, Maider Arregi eta Jone Uria. Gaiak jartzen, berriz, Danele Sarriugarte aritu zen. Bilboko Señora bertso eskolako kideek ere parte hartu zuten ekitaldian.


Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu