Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17
Bertsoak eta gaztetxeak beti izan dira konbinazio onak eta oraingoan ere hala erakutsi nahi izan dute Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bidez. Finalaren atarian dauden honetan, Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko antolatzaile diren Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarterekin elkartuko da Hitzetik Hortzera.
Gazteentzat zirkuitu bat sortu nahietik abiatu zuten Gaztetxean Bertsotan, gazteek pentsatua eta antolatua. Horrelako zirkuitu bat sortzeko premiaz eta bertsolari gazteek dituzten kezkez hitz egingo dute Arrizubietak eta Sarriugartek, Mirari Martiarenarekin.
2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartu dute parte; lau kanporaketa, bi finalerdi egin dituzte Euskal Herriko gaztetxetan. Lehia zentralitatetik kentzeko apustua egin dute eta finala festa giroan egitea dute helburu. Maiatzaren 3an izango da finala, oraindik esan ez duten gaztetxe batean.
Josune Aramendiren bertso jarriekin bukatuko da aste honetako programa. Hitzari izeneko sorta ondu du eta Manex Pagola musikaria izango du aldamenean Aramendik.
Biriatu eta Bergarako jaialdiak
Biriatuko Ikastolaren aldeko urteroko jaialdia eskeiniko dute larunbatean. Aimar Karrika gai-jartzaile zela bertsotan aritu ziren Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe eta Alaia Martin.
Bergaran Erramu Zapatu bezperako bertso jaialdia egin zen. Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Jon Maiak kantatu zuten eta gai-jartzen aritu zen Ibon Leibar.
Hitzetik Hortzera larunbatean, 21:00etan ETB1en.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05