Hiru bikote finalistak erabakita daude 2025-04-22

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala Gernikan, maiatzaren 3an

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala Gernikan, maiatzaren 3an
Bikote finalistak: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua; Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga; Maddi Aiestaran eta June Aiestaran. 19:00etan izango da finala. Parte hartu duten beste bikoteak ere parte hartuko dute egunean zehar

Jexux Mari Irazu

Gernika-Lumon jokatuko da Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko finala, maiatzaren 3an, larunbatez. Antolatzaileek sarean iragarri dutenez, okupatu berri duten gaztetxean izango da, sariketaren filosofiarekin bat datorrela iritzita.

Hiru bikote ariko dira finalean kantuan: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua; Gorka Pagonabarraga eta Ekhi Zuluaga; Maddi Aiestaran eta June Aiestaran. Lehen bi bikoteak finalaurrekoetatik zuzenean sailkatuta; hirugarrena, errepeskaz. Finala 19:00etan. Gaztetxeak Bertsotan ekimenean parte hartu duten beste bikoteak ere parte hartuko dute egunean zehar.



Harrera beroa
Gaztetxeak Bertsotan ekimenak harrera beroa izan du jokatu diren sei saiotan. Lau kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu dira. Itsasu, Mutriku, Hernani eta Altsasun jokatu ziren kanporaketak. Bilbon eta Gasteizen finalaurrekoak. Gaztetxeak jendez bete egin dira guztietan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza