Osinalde Elkartean afalondoan 2025-04-22

53. Osinalde Sariko finala larunbatean Gabirian

53. Osinalde Sariko finala larunbatean Gabirian
Finalistak: Haira Aizpurua (Sara), Libe Goenaga (Getaria), Iruri Altzerreka (Garai), Eki Mateorena (Leitza), June Aiestaran (Beasain) eta Aitor Tatiegi (Oñati).

Jexux Mari Irazu

53. Osinalde Sariko finala jokatuko da larunbat honetan Gabirian, Osinalde Elkartean. 18 bertsolari gazte izan dira aurten ere kantuan, gehienak berriak. Hiru kanporaketa jokatuta, bakoitzean gailendu diren biek osatu dute finaleko seikotea. Larunbatean honako sei bertsolari gazteak ariko dira kantuan: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, June Aiestaran eta Aitor Tatiegi. 

Seitik lau finalista berriak
Aurtengo Osinaldeko ezaugarrietako bertsolari berrien presentzia handia izan da eta horrek finalean ere izan du bere isla: seitik lau berriak izango dira Gabiriko hitzorduan: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, June Aiestaran eta Iruri Altzerreka. Aitor Tatiegi eta Eki Mateorena iazko finalean izan ziren. Tatiegik bigarren egin zuen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu