Gabiriako Osinalde Elkartetik 2025-04-23

Osinalde Saria zuzenean Bertsoa.eus-en

Osinalde Saria zuzenean Bertsoa.eus-en
Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, June Aiestaran eta Aitor Tatiegi. Goierri Telebistarekin duen lankidetzari esker egingo du Bertsoa.eus-ek zuzenekoa.

Jexux Mari Irazu

Bertsoa.eus-ek zuzenean emango du 53. Osinalde Saria Gabiriako Osinalde Elkartetik, Goierri Telebistarekin duen lankidetzari esker. Finala afalondoan da eta 22:30etarako dago iragarrita. Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, June Aiestaran eta Aitor Tatiegi. Seitik lau finalista berriak dira aurtengoan: Haira Aizpurua, Libe Goenaga, June Aiestaran eta Iruri Altzerreka. Aitor Tatiegi eta Eki Mateorena iazko finalean izan ziren. Tatiegik bigarren egin zuen.

Finalaren ondoren, irabazlearen adierazpenak ere zuzenean jasoko ditu Bertsoa.eus-ek.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza