Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-24

Hitzetik Hortzera Amets Arzallusekin

Denboraldiko azken programan Amets Arzallusen bertso ibilbidearen errepasoa egingo dute Hitzetik Hortzeran. Hendaiarrarekin solasean, bere bertsoaldi desberdinak gogoratuko dituzte larunbatean ETB1en.

Mirari Martiarena

Denboraldiko azken programak Hitzetik Hortzerak Amets Arzallusen bertso ibilbidea hartuko du aintzat. 25 urte bete dira aurten, Amets Arzallusek 16 urterekin Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela Goizuetan irabazi zuenetik. Efemeride hori aitzaki hartuta Senpereko Larraldean elkartuko dira Amets Arzallus eta Mirari Martiarena, Ametsen bertso ibilbidearen errepasoa egiteko.



Nekez uler liteke Amets Arzallusen izena eta bizitza bertsolaritzarik gabe. Etxetik eta umetatik izan du lotura bertsolaritzarekin. Bertsoarekin dituen lehen oroitzapenez hitz egingo dute, bertso eskolako garaiak eta baita Joxe Agirre miresten zuen mutiko horren bizipenez ere.

Bertsolaritza eta bertsoa etengabeko bilaketatzat ulertzen du Amets Arzallusek. Bilaketa horretako bideaz, bidea aurkitzeaz edo bidean galtzeaz, txapelketak sortzen dituen gora beherez eta bertsoa ulertzeko moduaz arituko dira hizketan. Plazako jardunaz eta eskaini nahi duenari buruz ere hausnartuko du.



Ipar Euskal Herriko bertsolaritzari ere begiratuko diote Ametsek eta Mirarik. Ipar Euskal Herriko plazaren egoeraz, XILABA txapelketari buruz eta baita datorren bertsolari eta bertsozale belaunaldi berriari buruz ere.

Kontu hauek guztiak errepasatuko ditu Mirarik Amets Arzallusekin batera, bere ibilbideko bertsoaldiak gogora ekarriz.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu