Reala eta Athletic Clubaren fundazioek antolatuta 2025-04-24

Jexux Mari Irazu
Bertso derbiaren edizio berri bat egingo da maiatzaren 4an, igandea, gizonezkoen Erreala eta Athletic-en arteko partiduaren harira. Oiartzunen izango da saioa, Landetxe Kultur Etxean, 12:00etan. Ohi bezala, sei bertsolari ariko dira, talde bakoitzeko hiru. Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ariko dira Realaren aldetik; Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Aitor Etxeberriazarraga Athletic-en aldetik. Karlos Aizpurua ariko da gai-jartzen.
Gonbidapenak eskuragarri
Bertso derbiko sarrera doan da eta donbidapenak eskuragarri daude, lotura honetan. 
Bertso derbia Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako ekimena «eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria» sustatu nahi da. Bitartekaritza lanak Lankuk egiten ditu.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza