Larunbatean jokatu zen Gabirian 2025-04-28

Aitor Tatiegik irabazi du 53. Osinalde Saria

Aitor Tatiegik irabazi du 53. Osinalde Saria
Haira Aizpuruak jaso ditu publikoaren saria eta bertso onenaren saria. 160 lagun inguru bildu ziren Osinalde Elkartean.

Jexux Mari Irazu

Aitor Tatiegi bertsolari oñatiarrak irabazi du 53. Osinalde Saria. Larunbatean jokatu zen finala Gabirian, Osinalde Elkartean, 160 lagun inguru bilduta. Haira Aizpurua saratarrak jaso ditu publikoaren saria eta bertso onenaren saria, bere lehenengo parte hartzean. 


Aurrez hiru kanporaketa jokatuta, honako sei bertsolariak aritu ziren kantuan: Aitor Tatiegi, Haira Aizpurua, June Aiestaran, Eki Mateorena, Iruri Altzerreka eta Libe Goenaga, Ane Etxezarretak aurkeztuta. Epaile lanetan aritu zirenak: Oihana Aranguren, Xabier Iriondo, Eresti Oiarbide, Asier Ibaibarriaga eta Eneko Araiztegi Korta.


Beste behin Osinalde Elkartea bete bertsozale bildu ziren bertso gosez. Ariketa aldetik, agurren ondoren, bina punturi erantzunez hasi zuten bertsolariek saioa. Zortziko handian eta txikian ondoren eta bakarka. Hor atsedena izaten da eta ganbara gero, binaka. Lehenik Hitz bana emanda 10 txikian bertso bat eta ofiziotan gero, hamarreko txikian. Azkenik, kopletan hirunaka, trikitilarien laguntzaz.


Aitor Tatiegik hirugarren parte hartzea zuen aurtengoa eta iaz bigarren egin zuen.




Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu